XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Aspirina bat eskatuko dut zuretzat.
Alice mahairantz ibiltzen hasi zen: - Ez.
Eraman nazazu etxera.
Guyon jota geratu zen han pistan, emakumea nola aldentzen zen begiratzen.
Gero, haserrea etorri zitzaion, eta ondoren, kezkak....
Alice-ren atzetik joan zen.
Emakumea txal beltza eta esku kartera hartzen ari zen.
Kafe katilua han zuen, mahai gainean, oraindik dastatu gabe.
- Alice, hartu ezazu aspirina bat - esan zion serio. - Ez.
- Aspirina hartu nahi ez baduzu, buruko minarena atxakia bat dela pentsatu dezaket.
- Buruko minarena egia da.
- Ba, orduan, hartu ezazu aspirina.
- Ez. Eraman nazazu etxera.
Eztabaidaren tonuera garratza bilakatzen ari zen.
- Zuk nahi duzuna niregandik alde egitea da - bota zion haserre Guyonek.
- Igarri egin duzu - erantzun zion Alicek tonuera berean.
Alice aterantz ibiltzen hasi zen.
Guyon-ek atean bertan azken ahalegina egin nahi izan zuen.
Besoaz gerritik hartu zuen emakumea eta hitz egin zion tonuera bigunduz: - Alice.
Zergatik haserretzen zara nirekin?.
Haserre bizian, Alice-k gizonaren besoa hartu eta bere gorputza ikutzetik kendu zuen: - Kendu eskuak nire gainetik!.
Gizonaren tonuera erreguzkoa bilakatu zen hurrengo galdera egin zionean: - Baina, Alice! Zer egin dizu zure Marcelek horrela jartzeko?.
Alice-k mespretxu oso batez begiratu zion: (...).